<< Aurrekoa | Otsaila | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 |
KRESALA ELKARTEAREN 50. URTEURRENAREN LOGOTIPOA DISEINATZEKO LEHIAKETAREN DEIALDIA
OINARRIAK:
1. Lehiaketaren helburua
KRESALA elkarteak deialdia egiten du elkartearen 50. urteurrenaren identitate bisuala izango den logotipoa diseinatzeko ideia-lehiaketarako. Ospakizunak 2016ko irailetik 2017ko martxora izango dira, eta, hilabete horietan, elkartea identifikatzeko erabiltzen diren euskarri fisiko edo multimedia guztietan erabili ahal izango da logotipoa.
2. Parte-hartzaileak
Lehiaketak izaera unibertsala du.
- Pertsona fisiko edo juridiko orok hartu dezake parte.
- Parte-hartzeak banakakoa izan behar du.
- Parte-hartzaile bakoitzak hiru proposamen aurkeztu ditzake gehienez.
- Epaimahaiko kideek ezin dute lehiaketan parte hartu.
3. Proposamenen inguruan
- Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta beste deialdiren batean aurkeztu gabeak. Egilea da arau hauetakoren bat ez betetzeak eragin litzakeen ekintzen arduraduna.
- Teknika librea izango da, kontuan izanik gero logotipoa hainbat euskarri eta materialetan erreproduzitu beharko dela.
- Proposamenek elkartearen oraingo logoa sartu behar dute (ikusi irudi korporatiboa: www.kresala.org).
- Originalak honela aurkeztu behar dira:
o Formatu inprimatua: logotipoa koloretan aurkeztu behar da, hondo zuriarekin.
o Formatu elektronikoa: pendrive bat entregatu behar da, fitxategi guztiekin. Halaber, logotipoaren fitxa teknikoa sartu behar da (tipografia, koloreak, ohiko nomenklaturaren arabera, tamainak, etab.). Irudiak dituzten fitxategiek mota honetakoak izan behar dute: bmp, gif, jpg, tif edo bektoriala (Adobe Ilustrator, Coreldraw, Inkscape, etab.). Ahalik eta bereizmenik handiena ematea gomendatzen da.
- Proposamenekin batera logotipoaren memoria aurkeztu behar da, eta han adierazi behar da: egilearen iritziz irudi-lana azalduko duten elementuak zein diren; logotipoaren fitxa teknikoa, ohiko nomenklaturaren araberako kolore-identifikazioarekin, zer tresna informatiko erabili den, eta, gerora, logotipoa hobeto erreproduzitzeko aukera emango duten datu guztiak.
4. Epeak
Deialdi hau jendaurrean aurkeztu ondoren irekiko da lanak jasotzeko epea, eta 2016ko ekainaren 10a arteko epea izango da zabalik.
5. Proposamenak entregatzea
Lanak helbide honetara bidali behar dira:
KRESALA ELKARTEA
Euskalherria kalea 9
20003 Donostia.
Gutunazal itxi batean aurkeztu behar dira lanak, eta azalean, hau jarri behar da: “KRESALAren 50. Urteurreneko logotipoa”.
Gutunazal horren barnean, beste bi gutunazal itxi sartu behar dira:
- Haietako batean, proposatutako lanaren papereko kopia bat sartu behar da eta beste kopia bat euskarri elektronikoan. Gutunazal horren kanpoaldean, egilearen ezizena jarri behar da argi. Kopia elektronikoari ere ezizen bera jarri behar zaio.
- Beste gutunazalaren barnean, hauek sartu behar dira: proposamen-egilearen NANaren fotokopia, erabili duen ezizena, izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa, eranskineko ereduaren arabera.
6. Epaimahaia
Lehiaketaren epaimahaiaren buru KRESALAko lehendakaria izango da, eta, horrez gainera, beste 6 kidek hartuko dute parte, lehendakariak berak izendatuak.
Epaimahaiaren osaera KRESALAren webgunean jakinaraziko da, proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Logotipoa erreproduzitzeko arazo teknikoak baleude, horretarako berariaz beharko liratekeen aldaketa egin ahal izango ditu epaimahaiak, betiere egilearen lana ahalik eta gehien errespetatuz eta hari aurrez kontsultatuta.
7. Epaimahaiaren ebazpena eta sariak
Aurkezten diren proposamen guztietatik bost hautatuko ditu epaimahaiak, eta elkartearen facebook-en profil ofizialean argitaratuko ditu.
"Atsegin dut" gehiago dituen lana automatikoki sartuko da hiru finalisten artean.
Hiru sari banatuko dira:
- Lehen saria: 600 euro.
- Bigarren saria: 300 euro.
- Hirugarren saria: 100 euro.
Epaimahaiaren ebazpena webgunean argitaratuko da 2016ko uztailaren 10etik aurrera.
Sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira, elkartearen webgunearen bidez jakinaraziko diren toki eta data batean, 50. Urteurrenaren ospakizun-ekitaldiak hasten direnean.
Epaimahaiaren ebazpena apelaezina eta atzeraezina izango da.
Epaimahaiak eskubidea du lehiaketa irabazlerik esleitu gabe uzteko, hala erabakitzen badu.
8. Lanaren jabetza
Jabetza intelektualarekin lotutako legeriak berez egileari aitortzen dizkion eskubide ukaezinen erreserbak baztertu gabe, lanak aurkezteak inplizituki esan nahi du irabazleak baimena ematen diola KRESALA elkarteari esklusiboki lana erreproduzitzeko, lagatzeko, banatzeko, publikoki jakinarazteko eta eraldatzeko eskubidea, egileari bestelako ordainik edo kontraprestaziorik eman gabe. KRESALAko Zuzendaritzak hala erabakiz gero, irabazlearen logotipoaren diseinua eta haren gainean dituen eskubideak inskribatuko ditu beharrezko diren erregistro ofizialetan.
Saritu ez diren lanak jasotzeko, hiru hilabeteko epea izango da, epaimahaiaren ebazpena publikoki jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Epe horretan jasotzen ez badira, KRESALA elkarteak nahi bezala erabili ahal izango ditu.
9. Oinarriak onartzea
Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du egileak oinarri hauen berri baduela eta onartu egiten dituela.
10. Orokorra
Oinarri hauetan aurreikusten ez diren egoeretan, epaimahaiak hartuko ditu erabakiak, egoki irizten dion moduan.