Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

KRESALA

KRESALA ELKARTEA

EDUKIEN BILAKETA

BAZKIDEAK: GUNE PRIBATUA

BULETINAREN HARPIDETZA

AGENDA

 
<< Maiatza >>
AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 

BERRIAK

2020 API 28

KRESALA ABESTUZ

Abestu dezagun elkarrekin - Cantemos juntos

 

 

 

Loreak udan ihintza bezela

Loreak udan ihintza bezela 
maite det dama gazte bat, 
hari hainbeste nahi diodanik 
ez da munduan beste bat; 
inoiz edo behin pasatzen badet     ) 
ikusi gabe aste bat,                       )
bihotz guztira banatutzen zait        )
halako gauza triste bat.                 ) berriz

Neskatxa gazte, paregabea, 
apirileko arrosa, 
izarra bezin dizdizaria, 
txoria bezin airosa; 
oraintxen baino gusto gehiago      )
nik ezin nezakeen goza;                )
zorionian ikusten zaitut,                 )
nere bihotzak hau poza!                ) berriz

Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako          )
pozez zoraturik nago;                    )
zu ikusteak alegratu nau,              )
triste nengoen lehenago.               ) berriz

Nere betiko pentsamendua
nere kontsolagarria, 
zu gabetanik ezin bizi naiz, 
esaten dizut egia; 
zu bazinake arbola eta                  )
ni baldin banintz txoria,                 )
nik zu zinakeen arbola hartantxe   )
egingo nuke kabia.                        ) berriz

 

KRESALA

TYPO 90k GARATUTAKO WEBGUNEA