<< Aurrekoa | Apirila | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |
Manolo Otero bazkidearen ekimenez sortu zen 1972an Kresala Danborrada, eta, lehenengo aldiz, urtarrilaren 20an atera zen, goizeko zazpietan. Aldi hartan, Danbor Nagusi ofiziala Pepe Castillo zen, baina itsas armadan soldaduska egiten ari zenez, ez zen segurua jo ahal izango zuen, eta, beraz, Pedro Salasek ordezkatu zuen; Barril Nagusia, ostera, Manolo Otero bera izan zen.
Horien atzetik, hurrenez hurren, 28 danbor eta 33 barril joan ziren, eta aurretik bandera-eramaile bat, 3 gastadore eta 3 kantinera. 1973. eta 1974. urteetan, berriz, Pepe Castillo izan zen Danbor Nagusia.
1975ean, berriro ere Pedro Salas izendatu zuten Danbor Nagusi, eta, 1976an, beste Barril Nagusi bat aukeratu zuten: Kintxo Urreizti; azken horrek barrilak eta urketariak zuzendu zituen 1988. urtera arte.
Data hartatik aurrera, postuen betikotasunarekin eta zerrendatan sartzeko zeuden zailtasunekin ados ez zeuden bazkide gazte batzuek txandakako sistema bat jartzea lortu zuten; sistema horren arabera, urtero parte-hartzaileen %20 berriak izango ziren, betiere danborradan parte hartu nahi zuten bazkideak egonez gero.
Txandakatze-sistema hori indarrean dago egun, eta hori da, hain zuzen, guren danborrada gainerakoetatik bereizten duen ezaugarrietako bat.
1977an, Xabier Otegi aukeratu zuten Danbor Nagusi, eta postu horretan jarraitu zuen 1990era arte.
Bestalde, 1979. urtean, elkarteko emakumeek (Kresala elkartea mistoa baita) danborradan modu aktiboagoan parte hartzeko nahia agertu zuten; beraz, urriaren 3an, Javier M. Sadarekin bilera bat egin zuten, eta, bertan, berritzaile izatera bultzatu eta danborradaren hasieran emakumeak izan zuen paperaren arrazoi historikoak eman zizkien.
Jantziak eta urketarien edarrak (danborretatik eta barriletatik bereiztuko zituena) aztertu eta gero, 1980an emakumea danborradan modu aktiboan parte hartzen hasi zen, eta, Donostiako lehenengo danborrada misto hartan, 25 urketari atera ziren; aurrez, ordea, kudeaketa oso gogorrak egin behar izan ziren, gerora azalduko ditugunak.
1989an, eta, berriro ere, danborradaren historian lehenengo aldiz, Kresalak emakumezko bat aukeratu zuen Barril Nagusitzat: Lourdes Etxeberria.
1991. urtetik, Julen Agirre izan da Danbor Nagusia, eta egun ere zeregin horretan jarraitzen du.
Bestalde, 1995ean, Maria Jose Calvo izendatu zen barrilen eta erraden zuzendari, eta 2000ra arte bete zuen postu hori; 2001etik 2005era bitartean, berriz, Idoia Mugikak hartu zuen barrilen eta erraden zuzendaritza, eta, azkenik, 2006an, Koro Etxeberria Oliden izendatu zuten urte horretatik aurrerako danborradetan zuzendari-lana bete zezan.
Sorrera-data: 1972. urtea
• XI. mendea: San Sebastian Martiriaren parrokia, Antiguon.
• 1597: izurritea zabaldu zen hirian; hori dela-eta, urtarrilaren 20an prozesio bat egiteko ohitura sortu zen, udaletxetik Antiguoko elizara.
• 1836: lehenengo danborrada egin zen inauterien baitan. Hiria leku gatazkatsua izanik, garai hartan ohiko ziren desfile militarrak, eta, horrenbestez, desfile haien antzezpen irrigarria dirudi.
• 1861: Sarriegiren martxa estreinatu zen.
• 1881: Udalak garai bateko goarnizioaren danborrak oparitu zizkien danborrada-taldeei.
• 1924: uztailaren 19an gaueko hamabietan udaletxeko balkoian hiriko bandera igotzeko ohitura sustatzen hasi zen Udala.
• 1927: haurren lehenengo danborrada egin zen. Euskal Bilera elkartea.
• 1972: Kresala elkartearen lehenengo danborrada.
• 1980: lehenengo danborrada mistoa egin zen, Kresala elkartearen danborradan emakumezkoak erradak jotzen atera baitziren.